Nire bide profesionala eraikitzen
Kaixo guztioi! Artikulu honen bidez nire marka pertsonalaren lehen urratsak partekatu nahi ditut eta proiektu honen atzean dagoen ikuspegia azaldu. Gaur egun Marketina eta Publizitatea ikasten ari naiz Harrobian, eta esperientzia hau nire pasioak bideratzeko motorra izaten ari da.
Ikasle gisa, nire bidea egiten nabilen bitartean, konturatu naiz marketina ez dela liburuetan agertzen den teoria soilik. Komunikazioaren indarra, markek balioak transmititzeko duten gaitasuna eta istorioak kontatzeko modua dira niretzat benetako gakoak. Horregatik erabaki dut abentura hau hastea.
Nire oinarrizko hiru zutabeak
1. Hurbiltasuna: Marketina ez da terminologia tekniko hotza. Pertsonen arteko konexio errealetan sinesten dut. Nire helburua marketina modu erraz eta hurbilean azaltzea da.
2. Gardentasuna: Ikasle naizen aldetik, nire prozesu osoa erakutsiko dut. Hemen akatsak eta lorpenak ikusiko dituzue, bidean ikasten dudan guztia partekatuko baitut, filtro gabe.
3. Sormena: Ideia konplexuak modu erakargarri eta erraz ulertzeko moduan komunikatu daitezkeela defendatzen dut. Sormena da nire lan-tresna nagusia.
Hau ez da proiektu estatiko bat, baizik eta etengabe hazten eta eboluzionatzen ari den prozesua. Gogotsu nago nire esperientziak partekatzeko eta marketinaren mundua nire ikuspegi pertsonaletik lantzen jarraitzeko.