
Nor naiz?
Beti izan naiz munduari galderak egiten dizkion horietako bat. Niretzat, bizitzea erantzun bila aritzea da, eta bide horretan konturatu naiz galdera bakoitzak leku batera ninduela.
Zer ikasi, nola bizi edo nor izan nahi dudan galdetzeak nire tokia aurkitzen lagundu dit. Gaur egun, esan dezaket nire erantzuna aurkitu dudala: badakit zer den motibatzen nauena eta zertan nagoen eroso.
Hala ere, nire jakin-mina ez da hor gelditzen. Erantzun bat daukadan arren, galdezka jarraitzen dut; izan ere, galdera berriek mantentzen naute aktibo, sortzaile eta beti hazten.
GAITASUNAK
DISEINUA
Publizitate pieza grafikoak eta marka-identitate bisualak sortzeko gaitasuna.
EKITALDI KUDEAKETA
Ekitaldi korporatiboak eta promozio-ekintzak hasieratik amaierara antolatzen ditut.
SORMENA
Marketin kanpainetarako ideia berritzaileak eta ezberdinak garatzen ditut.
BRANDING
Marken balioak eta nortasuna definitzen eta indartzen laguntzen dut.
SARE SOZIAL KUDEAKETA
Komunitate digitalak kudeatu eta eduki espezifikoak sortzen ditut.
COPYWRITING
Bezeroak limurtzeko eta saltzeko testu estrategikoak idazten ditut.
MARKETIN ESTRATEGIA
Helburuak lortzeko plan estrategiko integralak diseinatzen ditut.
IKUS-ENTZUTEKOAK
Bideoak eta argazkiak editatzen ditut mezuak modu bisualean transmititzeko.