Gaurkoan, nire egunerokoaren zati garrantzitsu bati buruz hitz egin nahi dut: Harrobia Ikastola, Miribillan (Bilbo) kokatuta dagoen ikasketa-zentroari buruz.

Lehen begiratuan, instalazioak aipatzekoak dira: modernoak, berriak eta oso ondo prestatuta daude. Baina benetan berezia egiten duena ez da eraikina, baizik eta irakasteko duten modua.

Eginez ikastea (Learning by doing)

Hemen ikasteko modua oso desberdina da. Bai, azterketak egiten ditugu, baina praktikoak dira gehienbat. Ikasten dugunaren zati handiena eginez ikasten dugu: proiektuak garatuz, ideiak sortuz eta benetako egoeretan lan eginez.

Teoria tresna bat da, ez helburu bakarra.

Irakasleen rola ere oso berezia da. Leire eta Unai, nire irakasleak, ez dira ohiko irakasleak. Ez daude distantzia batetik irakasten; gurekin daude, gure prozesuan laguntzen, gidatzen eta animatzen. Askotan, taldeko kide bat gehiago dirudite.

Aurten (Harrobia)

Marketin eta Publizitatea. Egunero ilusio handiagoarekin, zerbait berria ikasteko gogoz.

Bilakaera eta Portfolioa

Nire portfolioan ikus ditzakezue urte honetan egindako lan batzuk. Arri ikusten da nire bilakaera: lehenengo lanetatik azkenekoetaraino dagoen aldea handia da. Urte bakarrean asko ikasi dut.

"Ikastea bizitzea da, esperimentatzea, akatsak egitea eta berriro saiatzea. Eta hori da, nire ustez, benetako ikaskuntza."