Oraintxe bertan, nire lehen ikasturte honetako proiekturik politena, zailena eta erronka handiena aurkezten dizuet: nire marka pertsonalaren sorkuntza.

Proiektu honen barruan, oraintxe ikusten ari zareten webgune hau diseinatu eta eraiki dut. Nire lehenengo webgunea izan da, eta nahiz eta batzuetan prozesua estresagarria eta zaila suertatu, orduak eta orduak ematea gustatu zait. Pausoz pauso, nire ikaskuntza eta hobekuntza islatzen joan naiz orrialde bakoitzean.

Nire burua ezagutzen

Erronka honek nire buruaz gehiago ikasteko balio izan dit, ez maila teknikoan bakarrik, baita maila pertsonalean ere:

  • Nortasuna definitzen: Hasieran zaila egin zitzaidan nire burua deskribatzea, baina poliki-poliki nire esentzia ateratzen joan da.
  • Zati bat partekatzen: Webgune hau nire zati bat dela sentitzen dut, eta ilusio handia egiten dit zuekin guztiekin konpartitzeak.
  • Etengabeko hobekuntza: Emaitzarekin oso pozik nagoen arren, etorkizunean askoz gehiago ikasteko eta hobetzeko gogo handia dut.

Webgune hau hasiera besterik ez da. Nire pasioa, lana eta sormena biltzen dituen txokoa izatea nahi dut. Nire marka pertsonalaren atzean dagoen estrategia osoa ezagutu nahi baduzu, egin klik behean.

Niri buruz gehiago jakin nahi baduzu:

NIRI BURUZ GEHIAGO JAKIN

Ilusioa eta Erronka

Proiektu honek marketin digitalaren munduan dudan bidea markatu du. Zaila izan da, baina nire lanaren emaitza ikusteak merezi izan du.