Portfolioa | Jasangarritasuna & Sormena
Birziklatze Kanpaina: Pegatina Probokatzaileak
Nola lortu Bilboko gazteek birziklatzea Aste Nagusian edo saskibaloi partida batean, aurrekonturik izan gabe? Erronka honi erantzuteko, sormena eta probokazioa uztartu dituen kanpaina diseinatu dut.
Ideia oso sinplea da, baina eraginkorra: pegatinak. Buna ez edozein pegatina; gazteen hizkerara egokitutako esaldi "pikanteak", zuzenak eta, neurri batean, polemikoak dituzten pegatinak erabili ditut.
Zergatik funtzionatzen du?
- Arreta deitzea: Paperontziek askoz arreta handiagoa ematen dute esaldi deigarri horiekin, eta jendeak gelditu eta irakurri egiten ditu.
- Elkarrizketa sortzea: Polemikak jendea hitz egiten jartzen du, eta horrek kanpainaren irismena handitzen du inolako kosturik gabe.
- Hizkuntza hurbila: Gazteengandik hurbil dagoen kodea erabiltzean, mezua ez da "agindu" bat bezala jasotzen, joko bat bezala baizik.
Esaldi sormen-lan horren bidez, birziklatzea ekintza aspergarri izatetik zerbait bitxia eta komentatzekoa izatera pasatzen da. Esaldi polemiko eta sortzaile horiek zeintzuk diren jakiteko jakin-mina baduzu, egin klik behean proiektu osoa ikusteko.
Kanpainaren xehetasun guztiak eta esaldiak ikusteko:
GEHIAGO IKUSIGerrilla Marketina
Proiektu honekin ikasi dut mugarik handiena ez dela aurrekontua, sormena baizik. Inpaktua lortzeko ez da diru asko behar, publikoa ondo ezagutzea eta arriskatzea baizik.